Mondragon Taldeak 200.000 metro koadro gehiago izango ditu Txinan, enpresa berriak hartzeko

Usoa Agirre 2010ko ira. 28a, 13:14

Goizean sinatu dute hitzarmena Eusko Jaurlaritzak, eta Kunshan eta Qiandeng probintzietako gobernuek. Hitzarmen horri esker, Mondragon Taldeak 200.000 metro koadrotan handitu ahal izango du probintzia horietan duen parke enpresariala, enpresa berriak kokatzeko.

Patxi Lopez lehendakariak hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du eta hauxe esan du: "Ez dugu lur-sail gehiago eta enpresendako erraztasun gehiago bakarrik lortzen; Mondragon Taldearen eskutik Euskadirentzat erreferentzia estatusa lortzeko aurrera egin dugu". Lehendakariaren esanetan, hitzarmenarekin euskal enpresek "esperientziak konpartitu, sinergiak aprobetxatu, eta batera jardun ahal izango dute; hori da, hain zuzen ere, Txinan jarraitu nahi dugun eredu komertzial eta enpresariala".

Lehendakariak Fagor, Orbea, Orkli eta Batz enpresak bisitatu ditu Kunshanen, Mondragon Taldearen parke enpresarialean.

2.500 lanpostu

Mondragon Taldeak 500 lanpostu gehiago sortu nahi ditu Kunshanen eta hala 2.500era igo gaur egun duen pertsonala. Horretarako 32 milioi eurotik gorako inbertsioa egin beharko du.

Foto06

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak