Mondragon Taldea Europako 10 enpresarik onenen artean ezagutzaren kudeaketa alorrean

Usoa Agirre 2009ko abe. 1a, 13:36
2009an Europan gehien miresten diren 10 enpresen artean (European Most Admired Knowledge Enterprises - MAKE) errekonozitu dute, ezagutzaren kudeaketari dagokionez. MAKE txostenaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa; Mondragon Taldeak bigarren aldiz jaso du sari hori. Saria jaso duten gainontzeko enpresak dira: BP, BBC, Ericsson, IKEA, Nokia, Royal Dutch Shell, SAP, Siemens eta Uria Menendez.

Txostenaren egileak dira Teleos konpainia, ezagutzaren eta kapital intelektualaren kudeaketan diharduena, eta Know Network web komunitate globala, ezagutza praktikak aztertzen eta elkartrukatzen diharduten erakundeak biltzen dituena, kalitateko emaitzak bilatzeko.

Teleoseko zuzendari gerentea den Rory Chaseren iritziz, "erakunde horiek Europako lidertzat hartu dira eraginkortasunez jakin dutelako enpresaren ezagutza aberastasuna, produktuak eta soluzioak sortzeko ideia bihurtzen. Kapital intelektual eta ukiezineko aktiboak sortzen ari dira –jarraitu zuen–, eta horrek ahalbidetuko die etorkizunean lehiakideak baino hobeto ibiltzea".

Azterketaren emaitzak Europako 500 enpresa nagusietako goi-mailako exekutiboei egindako galderen erantzunetan oinarrituta lortu dira, Fortune aldizkariaren rankingaren arabera, eta ezagutzaren kudeaketan nazioartean ezagunak diren adituen partaidetza ere izan da. Europako 2009ko MAKE honetako irabazleak arlo hauetan jo dira lidertzat:

  • Ezagutzak zuzendutako kultura korporatibo bat sortzea
  • Zuzendaritzak Ezagutzaren kudeaketan jokatzen duen rola
  • Ezagutzan oinarritutako produktu eta soluzioak garatzea
  • Enpresaren kapital intelektuala maximizatzea
  • Ezagutza partekatzeko ingurune egokia sortzea
  • Etengabe ikasteko kultura bat konfiguratzea
  • Bezeroei Ezagutzan oinarritutako balioa ematea
  • Enpresaren Ezagutza akziodunentzako balio bihurtzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak