Mondragon Linguaren ingelesa ikasteko metodologia argitaratuko dute

Miren Arregi Amasorrain 2007ko irailaren 26a

Mondragon Linguak eta Santillana argitaletxeak elkarlan hitzarmena egin dute. Hala, ingelesa ikasteko Mondragon Linguak sortu duen metodologia eta materiala argitaratuko ditu Santillanak.

Hamabi urte pasa dira irakaskuntza eredu berritzaile hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan irakasten hasi zirenetik. Orain, ordea, Mondragon Linguak eta Santillana argitaletxeak egindako hitzarmena dela eta, ingelesa ikasteko Mondragon Linguak sortutako metodologia argitaratuko da.

EAEko ikastetxe erlijiosoak diren Kristau Eskolek egin zuten bat proiektuarekin eta ikastetxe horietan ere egongo dira aurrerantzean metodologia eta material horiek.

Ikaslearen burujabetasuna, oinarri

Metodologia ikaslearen burujabetasunean oinarritzen da. Ikasgaiak eta hizkuntza elkarren bitartez irakasten dira.

Merkatua zabaldu

Merkatua Euskal Herrian zabaltzeaz gain, Kataluniara hedatzea ere gura dute Mondragon Lingua akademiako kideek. Datorren urteko martxoan argitaratuko da material hau eta lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloetan ezarriko da. Gerora, 14 eta 16 urte bitartekoetan zabalduko da.

Pauso hori ez dator ustekabean; lehendik ere Mondragon Linguak bazeukan ikastetxeekin elkarlana, EAEko 57 ikastetxetan erabiltzean da-eta dagoeneko euren metodologia eta ikas-materiala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak