Elurragatik ez dago aparteko arazorik errepideetan

Maider Arregi 2008ko abenduaren 2a

(12:30): Garbitu dituzte Kurtzeta eta Elosuko mendateak; auto eta kamioiak lasai pasa daitezke bertatik. Gainontzeko mendateak ere zabalik daude.

Elurra beheraino egin duen arren, ez dago aparteko arazorik errepidean. Gaur esaterako, oñatiarrak paisaia zuriaz esnatu dira. Hala ere, Udana eta Kurtzeta mendateetan kontu handiz gidatu behar da elurra baitago errepidean. Elur mailak gora egingo du pixkanaka eta 500 metrora igoko da. Iluntzerako ordea, mila metroraino igoko da elur maila.

Mendateen egoera (12:30)

Kurtzeta. Zabalik.

Elosua. Zabalik.
Udana. Zabalik.
Arlaban. Zabalik. Errepidea garbi dago baina kontuz gidatu.
Gatzaga. Zabalik.
Deskarga. Zabalik.
Elgeta. Zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak