Mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du Debagoieneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Txomin Madina Milikua 2008ko urr. 1a, 18:01
Debagoieneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia egin du auzitegi espainiarrek azken bi asteotan hartu dituzten erabakiak salatzeko. Hala, amnistiaren aldeko 21 kide kondenatzeko erabakia eta Eusko Abertzale Ekintza eta EHAK alderdiak legez kanpo uztea gogor kritikatu dituzte.

Adierazi dute erabakiok pausu bat gehiago direla PSOEren gobernuak Euskal Herrirako prestatu duen plan errepresiboan, eta GAL antolatu zuten politiko bertsuen bulegoetan hartutakoak direla gaineratu.

Euren esanetan, espainiar Estatuak Euskal Herrian krimena legezko bilakatu du, eta Iparraldeko atxiloketekin, frantziar estatua bide beretik doala ere ohartarazi gura izan dute. 

Gaineratu dute, euren hitzetan gaur egun bizi dugun salbuespen eta demokrazia falta egoera duela 40 urteko diktaduraren parekoa dela, eta egoera honen aurrean Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ere salatu dute.

Guzti honekin, datozen egunotarako antolatutako mobilizazioen berri ere eman dute. Hala, batetik datorren zapatuan Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei, baita Maritxu Kajoi egunean, arratsaldeko 13:30ean antolatu duten elkarretaratzera joateko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak