Era berean, Euskal Herriak askatasuna behar du! lelopean, hainbat ekitaldi deitu dituzte datozen egunotarako. "Amnistiaren aldeko mugimenduko 27 ordezkari epaituko dituzte Madrilen, apirilaren 21etik aurrera. Argi izan dezatela, azken presoa etxean izan arte, amnistiaren aldeko mugimendua egongo dela".
Ekitaldiak egubakoitzean, hilaren 18an, hasiko dira. 30 urteko lanaren laburpena bideo emanaldia izango da Arrasateko Arrano elkartean, 19:30ean. Zapatuan eta domekan Oñatin, Aretxabaletan eta Bergaran egingo dituzte emanaldiak.