Arrasaten Seber Altube plazan biltzeko dei egin da, 19:00etan. Aretxabaletan eta Eskoriatzan ordu berean hasiko dira mobilizazioak, lehenengoan Pagaldai parean eta bigarrenean, Herriko Plazan. Bergaran, San Martin plazan jarri da hitzordua, 19:30ean.
"Euskal Herriarentzat errepresio plan bat zehaztu dute PSOEk eta EAJK", salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Polizia kontrolak, Askatasuneko bozeramaile Juan Mari Olanoren espetxeratzea, Udalbiltzaren zigor eskaerak eta EAE alderdi politikoaren kontrako mugimenduak jarri ditu horren adibide gisa. Horren aurrean, "antidotorik eraginkorrena" amnistia eta askatasunaren aldeko "borroka" dela azpimarratu du.