Minbizia, ugalketa, osteoporosia, sexologia eta psikoterapia hizpide, Emakumeak eta Osasuna jardunaldietan

Asier Alkorta 2010eko ekainaren 4a

Gaur hasi dira Arantzazuko Gandiaga Topagunean Emakumeak eta Osasuna XX. Osasun jardunaldiak. Goizeko irekiera hitzaldiarekin hasi, eta bihar arte hainbat hitzaldi eta tailer izango dira. Eta hau guztia euskara hutsean.

Hogei urte daramatza Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak osasun jardunaldi hauek antolatzen. Hego Euskal Herrian ez da halako beste ekimenik egiten, eta medikuntza arloan euskara sustatzeko jardunaldi garrantzitsuak dira. Euskarak zientziaren esparrua ere irabazi beharra baitauka.

Osasunean emakumeek zeresan nabarmena

Bihar arte Emakumearen eta Osasunaren inguruan mintzatuko dira. Osasunaren alorrean emakumeek zeresan nabarmena daukate. Eurak dira gaixotasun gehien jasaten dituztenak. Eta hori ezin da arrazoi biologikoengatik azaldu, emakumeak gizartean duen paperagatik baizik.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira bihar arte jardunaldi hauek. Minbizia, ugalketa, osteoporosia, sexologia edo psikoterapia izango dira hizpide besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak