Azken asteetan makalduta egon ostean, atzo goizaldean hil zen Mikel
Laboa, Donostiako Poliklinikan, 74 urte zituela. Donostiako Errekalde
auzoko beilatokian egin zioten atzo hil-beila; han erraustuko dute
gaur, 11:15ean, familia giroan, ekitaldirik gabe.
Hilaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina jasotzekoa zen
Laboa; hil ondoko omenaldi gisa jasoko dute ahaideek. Donostiako
Udaleko taldeek, bestalde, Laboari Urrezko Domina emateko tramiteak
abian jartzeko eskatuko diote alkateari.