Mikel Gonzalez: "Hiru urte pasa ditugu sufritzen, baina iritsi da zama gainetik kentzeko momentua; eskerrik asko denoi!"

Maider Arregi 2010ko eka. 13a, 23:55
Zoratzeko moduko momentuak izan dira partidu ostekoak. Atletismo pistari itzulia eman diote jokalariek, zaleei urte osoan emandako babesa eskertzeko asmoz. Jokalari askorekin izan gara, tartean partidu amaieran mikroa eskuan hartu eta RIP taldearen "Youll never walk alone" bertsioa abestu duen Mikel Gonzalezekin, "Mondra".

Mikel Gonzalez: "Amestutako bukaera izan da. Hiru urte pasa ditugu sufritzen, baina amaiera honek merezi izan du. Eskerrik beroena zaleei".

Jon Ansotegi: "Kendu dugu zama gainetik, bazen garaia! Partidua ez da batere erraza izan, Celta lasai jokatzera etorri da eta kosta egin zaigu kontrarioa gainditzea. Baina, golak egiteko gauza izan gara, partidua irabazteko gauza, eta amaiera ederra izan da".

Mikel Aranburu: "Sekula ez dugu holako momenturik bizi izan Realarekin. Denean moduan, futbolean ere momentu gozoak eta gaziak izaten dira, eta momentu gozo hau gozatu behar dugu. Gauean zer? Hor ez gara galduko, horietan ondo moldatzen gara. Zailagoa zen berdegunean genuen partidua aurrera ateratzea".

Xabi Prieto: "Ez, penaltiak bota ditudanean ez nengoen batere lasai, baina barrura joan dira. Ondoren lagunengana joan naiz gola ospatzera, eta salto egiterako orduan min hartu dut. Bihurritu ederra egin dut orkatilan, baina hurrengo denboraldia hasteko hilabete eta erdi geratzen da, eta errekuperatuko naiz".

Rivas: "Hiru urte hauek gogorrak izan dira, baina zelako momentuak bizitzen gabiltzan orain. Mendizorrotzakoa  gogoan genuen, eta oraingoan ez genuen kale egin nahi. Amestutako gaua izan da".

Markel Bergara: "Hamar urte emango nituen berriro sufritzen, hamar urteren ostean berriro une hau biziko banu. Horrelakoak behin bakarrik bizi izaten dira, eta ez ahazteko moduko partidua izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak