Mikel Gantxegi gaur 'Goiena magazinean'

Maider Arregi 2010ko urt. 19a, 09:21
Eneko Azkarateren elkarrizketa saioan aste honetako gonbidatua Mikel Gantxegi izango da, Mundukideko zuzendaria. Platoan egingo dizkioten galderez gain, ikus-entzuleek galderak egiteko aukera ezberdinak izango dituzte. Gainera, livestream zerbitzuaren bidez saioa zuzenean ikusteko aukera ere izango da gaur. Goiena Telebistan, 19:45etik aurrera.

Ikus-entzuleek, bide hauetako edozein erabilita egin ditzakete galderak:

  • Telefonoz: 943 25 05 03
  • Skype bidez: goienatelebista erabiltzailea
  • Facebook/goitb sare soziala erabiliz
  • Mezu bat bidaliz helbide honetara: magazinea@goiena.com. 
  • Livestream bidez, Telebista zuzenean Interneten. Bertan, saioa ikusteaz gain, galderak egin ahal izango dizkiozue Mikel Gantxegiri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak