Aretxabaleta
9:00 Konbentuan.10:30 Sailuente edo San Blas ermitan.
19:00 Parrokian.
Arrasate
8:30 San Frantziskon.
11:00 Iturbide egoitzan.
19:00 San Andres Elizan eta San Juan Bataiatzailearen parrokian.
Bergara
11:00 Murinondo auzoan (San Blas jaiak ospatzen dituzte).
Eskoriatza
18:00 Zaharren egoitzan.
19:00 Parrokian.
San Blas opilaren errezeta
Osagaiak:
•
Kilo bat irin
• Kilo bat azukre
• 6 arrautza
• 200 gr. koipe (txerri-manteka)
• Royal koilarakada bat
• Anis botetxo bat (anis-esentzia eta kristaldua bada hobe)
• Kilo bat azukre
• 6 arrautza
• 200 gr. koipe (txerri-manteka)
• Royal koilarakada bat
• Anis botetxo bat (anis-esentzia eta kristaldua bada hobe)
Nola egin Sanblasak, pausoz-pauso
1- Arrautzen gorringoak ontzi batean apartatu. (*arrautza
horietako bi zuringo banandu egin behar dira eta sanblasaren zuringoa egiteko gorde.)
2- Arrautzen gorringoak azukrearekin nahastu eta ondo
irabiatu, biak bat egin arte. (*Geruza
zuria egiteko 8 azukre koilaraka gorde).
3- Irinari osagaiak gaineratu eta masa bat egin arte nahastu.
*Koipea (txerri-manteka):. Koipea nahastu ahal izateko gogorregia baldin badago, mikrouhin labean bigundu.
3- Irinari osagaiak gaineratu eta masa bat egin arte nahastu.
*Koipea (txerri-manteka):. Koipea nahastu ahal izateko gogorregia baldin badago, mikrouhin labean bigundu.
Anisa: anis-esentzia bada hobe.
Gatza: pittin bat.
Arrautza gorringoak eta azukrea nahastu ondoren irinetara bota.
4- Irinetara botatako osagai guztiak ondo nahasi. Lan asko
egin behar da masarekin, ogiarekin bezala, eta zenbat eta gehiago landu
masa, orduan eta hobeago. Nola jakin noiz dagoen prest? Masa ondo
berdinduta dagoenean, osagai guztiek bat egin dutenean.
5- Masari nahi dugun forma eman.
5- Masari nahi dugun forma eman.
6- Labean sartzeko prestatu. Pegatuta gera ez daitezen koipez igurtzitako albal paperaren gainean jarri Sanblasak.
7- Labean sartu. Aurrez, 20 bat minutuan 220 gradu inguruan
berotzen eduki. Sanblasak 10-12 minututan eginak egon daitezke
(labearen arabera).
Sanblasen zuringoa egiteko:
1- Bi zuringoei 8 koilarakada azukre bota eta kazuelatxo batean nahastu.2- Kazuelatxoa bainu marian jarri ontzi handiago batean, eta sutan jarri, noizean behin nahasteari laga gabe. Ez laga urari irakin egiten, bestela sua jaitsi.
3- Beroak azukrea apurtu behar du eta azukreak eta zuringoek bat egin behar dute. Likido garden bat izan behar da lortu behar dugun emaitza. Esperientziak esango digu noiz dagoen puntuan (ez da erraza jakiten).
4- Likido garden hori irabiagailu elektroniko batekin nahasi.
5- Opilak oraindik bero daudela eman behar zaie geruza zuria.
Elgoibarren.net-en informazio gehiago.