Esperientzia pilotu honen lehen fasean, materia organiko gordina da birziklatuko dena, gai gordina eta begetala hain zuzen. Gerora begira, material prestatua era animali jatorrikoa ere birziklatzea da asmoa.
Bilketa eraginkor bat lortze bidean baina, ezinbestekoa da hondakinen kalitatea ona izatea.
Horregatik, egitasmo honetan parte hartuko dute herritarrei, hilaren 15ean Aretxabaletan ipiniko dituzten 19 edukiontzietara botako den materia organikoa bestelako materialekin ez nahasteko, edukiontzi horretako giltza bana banatuko zaie. Horrekin batera, formakuntza eta beharrezko materiala ere jasoko dute esperientzian parte hartuko duten herritarrek.
375 familia
Edukiontziak, astean hiru egunetan hustuko dira, hain zuzen ere, martitzen, eguen eta zapatutan. Aretxabaletan dagoeneko 375 familiek eman dute izena egitasmo honetan. Horrek esan gura du, gune urbanoko etxebizitzen %13ak hartuko duela parte.
Aurrera begira, material organikoa biltzeko atez atekako bilketa sistema martxan ipintzea ere aurreikusten dute.
Dena dala, egitasmoaren aurkezpenean, herritarrek esperientzia pilotuan parte hartzeko deia egin dute briziklatzearen garrantzia azpimarratuz. Izena eman ez duten herritarrek, hilaren 12ra arte edukiko dute horretarako aukera, 943 08 10 01 telefonoan edota Arkupe Kultur etxean.