Domekan etorri zen Mary DiMaggio Euskal Herrira, Gaizka Larrañaga bizi zen lekua, jendea eta familia ezagutu nahi zituelako eta familiari esker ona adierazi nahi zielako.
Atzo, martitzena, zuhaitz berri bat landatu zuten larrañagatarrek Marulandan duten baserrian. Larrañagatarren familian kide bakoitzeko zuhaitz bat landatzeko ohitura dute. Hala, Maryk bere zuhaitza landatu zuen Marulandako lurretan.