Bestalde, auto bat barik, bi lapurtu zituzten Musakolako garajeetatik: Opel Astra bat eta C-15 markako beste bat.
Salaketa komunitarioa
Arrasateko lapurretei dagozkienez, kaltetuek salaketa komunitarioa ipini dute. Eta lapurrei identitateari dagokionez, berriz, susmoren bat badu Ertzaintzak, baina ikerketa oraindik zabalik dagoela aditzera eman dute.