Martitzena 13, tarota eta etorkizuna igartzearen gaineko kontuak, Arrasate Irratian

Ubane Madera 2009ko urtarrilaren 13a

Gaur da martitzena eta 13, egun eskasa superstiziosoendako. Eta superstizioso ez diren askori ere errespetua eragiten dien eguna da gaurko hau. Baina benetan eraginik badute halako egunek? Zorte txarra ugaritu egiten da? Horren guztiaren gainean jardun dugu Arrasate Irratian Mikel Lizarralde bidente urretxuarrarekin. Tarot eta bidentzia kontuak ere kontatu ditu hark. Besteak beste, jakinarazi du gaurkoa moduko egunetan eurek bisita gehiago izaten dituztela Donostian duten K'an Li dendan. Xehetasun guztiak entzun daitezke Arrasate Irratiko blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak