Markulete burdin galdaketako planta inauguratu dute

Miren Arregi Amasorrain 2008ko otsailaren 28a

Edertek teknologia zentroarekin batera inauguratu dute Markulete burdin galdaketako planta berria. Badira hilabete batzuk planta berria funtzionatzen ari dela. Automobiletako osagarriak egiten dituen enpresak, planta berriarekin 100 lanpostu berri baino gehiago sortu ditu.

Badira hilabete batzuk Markulete burdin galdaketako planta berria funtzionatzen ari dela. Inaugurazio ofiziala baina, gaur egin dute, Edertek teknologia zentrokoarekin batera. Planta berria egiteko 50 milioi euroko inbertsioa egin dute, eta 100 lanpostu berri baino gehiago sortu ditu. Planta berri honekin, Fagor Ederlanek, bere plan estrategikoan definitutako estrategiei eta erronkei erantzun gura die. Lehiakortasuna eta enpresa errentagarritasuna hobetuz.

Gaur egun Markulete lantegia, sektore horretan Europan dagoen aurreratuenetakoa da. Izan ere, merkatuko ekipamendurik modernoenak bereganatu ditu eta Fagor Ederlanek proposatutako berrikuntzak barneratu.

Instalazio berriek ia 16000 metro koadroko azalera dute eta urtero 32000 tona burdin urtu ekoizteko ahalmena izango du. Produktibitateari dagokionez, 250 tona sortuko dira pertsonako urtean. Gaur egungo planta batetan, 110 eta 120 tona artean ekoizten dira. Lantegiaren ezaugarriak dira automatismo eta malgutasun maila handiak; hala, maila altuko eskaerak ere ase ditzakete. Neurri handiagoko osagaiak egin ditzakeelako, horien artean balazta diskoak eta danborrak.


Galdategi berriak bi lehentasuneko alderdi izango ditu. Lehena da laneko segurtasuna eta bestea ingurumena. Kalitatearen eremuan ere, kontrol automatizatu zorrotzak sartu dira eta hala, osagaien egoera ikusmen artifizialaren bidez kontrolatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak