Krisi ekonomikoaren "egoera eta aukerak" izan ditu aztergai. Hala, bizi dugun mundu mailako krisi larriaren kausak aztertu eta diagnostikoa egin du, eta krisitik ateratzeko eta beronen efektuak leuntzeko Foru Aldundiak abian jarri dituen neurriak ezagutzera eman ditu. Aspaldiko atzeraldi ekonomiko eta krisi orokorreko "garairik okerrena" gainditzeko, "guztion artean" saiatu behar dugula azpimarratu du.
Javier Sotil Mondragon Unibertsitateko presidenteak egin du aurkezpena eta ekitaldia jarraitu dute Debagoieneko hainbat enpresaburuk, alderdi politikoetako zein hezkuntza alorreko ordezkarik eta bestelako pertsona ezagunek.