Markel Olano Diputatu Nagusiak krisiaren gaineko hitzaldia emango du

Maider Arregi 2010eko otsailaren 4a

"Krisi Ekonomikoa: egoera eta aukerak" izango da Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Gaur, hilak 4, Mondragon Unibertsitateko Areto Nagusian izango da berbaldia, 18:00etan.

Hitzaldiaren gaia, "Krisi ekonomikoa: egoera eta aukerak" izango da. Bertan Aldundiak, lurraldearen lehiakortasuna bultzatuz ekonomiaren errekuperazioa aurrera eramateko dituen planen berri emango du. Bere ildo nagusiak dira: inbertsio publikoa indartzea, behartsuenak direnen baztertze arriskua gutxitzea eta Gipuzkoako enpresen berrikuntzan sakontzera bideratutako plana.  Hitzaldiaren hasierako sarrera Mondragon Unibertsitateko presidentea eta Mondragon korporazioko berrikuntza sustapen eta ezagutza saileko presidenteorde Javier Sotilek egingo du. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak