Markel Olano politika orokorreko eta gaurkotasuneko kontuez aritu da. Krisiaz, Lopezen Jaurlaritza berriaz, egoera politikoaz, zaborrez, azpiegiturez eta Gipuzkoarako egitasmo estrategikoez jardun du, besteak beste. Debagoienak dituen "azpiegitura gabeziei heltzeko" borondatea agertu du, beharrezkoa bada "tranbia ere bultzatuz", Diputazioaren eskumena ez bada ere. Bestalde, Gipuzkoako ogasuna osasuntsu dagoela dio: "sagar ustel bat eduki dezakezu, saski osoa ustela egon ez arren", eta ogasuneko ustezko ustelkeria edo lapurreta kasuetan "azkeneraino" heltzeko borondatea agertu du.
Elkarrizketa osoa gaur Goiena Telebistan, bihar Goienkaria-n eta baita hemen ere, Goiena.net-en, bideo osoa ikus eta entzuteko aukera izango duzue.