Markel Olano diputatu nagusia ELAY eta JMA enpresetan izan da

Goiena 2010ko uzt. 14a, 18:22
Debagoieneko enpresek Gipuzkoako Foru Aldundiaren krisiaren aurkako planetik 3. 300.000 euro jasoko dute. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Debagoienean izan da gaur laguntza jasoko duten enpresetako batzuk bisitatzen. Bisitaren helburua izan da enpreson egoera bertatik bertara ezagutzea, Aldunditik jasoko duten diruarekin egingo dituzten proiektuen zehaztasunak ezagutzea eta enpresek krisiaren aurkako planari buruz duten iritzia jasotzea.

Antzuolako Elay enpresan egin du geldialdietako bat Gipuzkoako diputatu nagusiak. Jose Ramon Guridi Berrikuntza diputatuarekin etorri da. Krisiaren aurkako planera 13 milioi euro bideratuko ditu diputazioak Gipuzkoan, eta hauetatik 2,3 izango dira 19 enpresak aurkeztutako 31 proiektutarako. Dirua arlo desberdinetako proiektuak laguntzeko izango da.

Enpresek jasoko dituzten 2,3 milioiez gain, beste milioi bat jasoko du Mondragon Unibertsitateak Enpresagintza Fakultateko Berrikuntza zentrorako. Eta azpiegituren alorrean, eta krisiaren aurkako planaren barruan, baita ere, Urretxu eta Antzuola arteko errepideari bultzada eman diotela eta obrak aurten hasteko urratsak egin dituztela adierazi du Olanok.

Enpresek, jasoko duten laguntzaren truke, zenbait inbertsio egiteko konpromisoa hartu behar izan dute. Inbertsio hauek 6 milioi eurokoak izango dira guztira.

Krisiari aurre egiteko planeko laguntzak horretarako bai, baina gehiagorako ere badirela adierazi du Guridik. Zentzu honetan, diputazioak aurreikusten du krisiaren aurkako planaren barruan beste bi milioi euro bideratzea enpresen eta produktuen nazioartekotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak