Markel Irizar Arizonatik: "Talde honek mugitzen duena izugarria da"

Xabier Urtzelai 2009ko abe. 14a, 11:41
Joan den astetik da Markel Irizar AEBtan, Radio Shack taldeko kideekin kontzentratuta. Aurten izango dituen helburuen gainean eta Arizonako egonaldiaren gainean egin dio berba Irizarrek lagunarteari, e-mailez.

Oñatikoak ordenagailu eramangarria eraman zuen Radio Shack taldearekin Arizonan egiten dabilen kontzentraziora, baina bertara iritsi eta hara! ezin bateria kargatzeko hango entxufeak erabili. Azkenean, taldekide izango duen Sergio Paulinhoren ordenagailutik idatzi ditu Irizarrek hiruzpalau lerro, Armstrongen talde berrian bizitzen dabilenak kontatzen: "Taldearen gainean dana pasada bat da. Hotela ikaragarria, eta ekipoak mugitzen duena ere ikustekoa. Datorren denboraldiko egutegia eman digute. Buelta oso gutxi eta egun bakarreko klasika danak, ia talde berdina joango gara Flandriara, San Remora, Roubaix egittera eta beste danetara".

Taldekide berrien gainean ere berba egin du Oñatikoak, oso jende jatorra aurkitu duela azpimarratzeko. Hemen entrenamendu saioetako argazkiak. Eta, Lance-ekin egoten diren bakoitzean "oso ondo" esaten diela behin eta berriro. Hori bai, Radio Shack taldeko mailot berriak hasieran ez ziela grazia handiegirik egin –oraindik ez daude ikusgai–, baina egingo dizkieten aldaketekin txukun geratuko dela. Trek Bizikleta berria hemen.

Taldeko babesle nagusi Radio Shaq-ek Ipod bana oparitu diela, gailuan euren izen-eta guzti: "Ea honekin zuen e-mailak erantzuteko moduan nagoen".  Paulinhok, baina, programa portugesez jarri dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak