Iturreigorri, hezur-muina ematearen aldeko elkarteak, bultzatutako ekimena izan da. Mankomunitateko zinegotzi eta alkateei emaile egiteko eskatu diete eta gustura daude horiengandik jasotako erantzunarekin. Horren adibide, eguaztenean eskainitako irudia: Debagoieneko Mankomunitatean lanean diharduten 20 bat pertsona inguru bildu ziren Arrasateko udaletxeko osoko bilkuren aretoan euren erabakia publiko egiteko. Ordezkari publikoak izanda daukaten erantzukizunagatik emaile egitera konprometitu dira, eta gainontzeko herritarrak ere gauza bera egitera animatu dituzte.