Mankomunitateko batzorde buruak izendatu dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 4a

Debagoieneko Mankomunitateak atzo, eguaztena, egin zuen Antzuolan ikasturteko lehenengo batzarra. Beste gai batzuen artean, batzorde buruak izendatu zituzten bertan. Hurrengo batzarra urriaren 24an egingo dute.

  • Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabaster Ingurumen batzordeko burua izendatu dute. Mondragon Unibertsitatean Mankomunitatearen ordezkaria ere izango da.
  • Arrasateko alkate Ino Galparsorori Mankomunitateko Kontuen eta Pertsonal batzordeak egokitu zaizkio. Gainera, Garraio Agentziarako juntan ere egongo da.
  • Antzuolako alkate Pedro Iturbe Hiltegiko batzorde burua izango da.
  • Elgetako alkate Oxel Erostarbe Garapen Agentziako batzorde burua izendatu dute. Mankomunitatearen ordezkaria ere izango da Kontseilu batzordean
  • Bergarako alkate Agurne Barruso Debagoieneko Industrialderako ordezkaria izango da.
  • Arrasateko zinegotzi Julia Monje Kirolen eta Minusbaliatuen Zerbitzuko batzorde burua izendatu dute.
  • Bergarako zinegotzi Enara Minguez Lurralde Antolamenduko batzorde burua izango da.

Partzuergorako hiru ordezkariak ere izendatu zituzten batzarrean: Ino Galparsoro, Pedro Lasagabaster eta Oxel Erostarbe.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak