Mankomunitateko batzarkideek aho batez onartu dute Ino Galparsoro berehala askatzea

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mai. 9a, 15:14
Eskoriatzako alkate Pedro Lasagabasterrek aurkeztutako proposamena aho batez onartu dute Mankomunitateko batzarra osatzen duten 16 kideek. Gogoratu behar da, Ino Galparsoro dela Mankomunitateko lehendakaria.

Debagoieneko Mankomunitatean ere izan du eragina Ino Galparsororen atxiloketak.

Mankomunitateko gobernu junta osatzen duten kide guztiek aho batez onartu dute Eskoriatzako alkate eta Mankomunitateko lehendakariorde Pedro Lasagabasterrek aurkeztutako proposamena.

Adierazpenak esaten du bozetan herriak aukeratutako alkatea atxilotu dutela inolako arrazoirik gabe eta bidegabea dela salatu dute, besteak beste. Onartutako adierazpenean eskatzen da Ino Galparsoro berehala askatzea, pertsona gisa dagokion askatasuna, eta udal eta Mankomunitateko zereginak eta jarduna berreskura ditzan.

Mankomunitateak adierazpenaren berri emateko egin duen prentsaurrekoaren ostean, Seber Altube plazan kontzentrazioa egin dute. "Mankomunitatea Lehendakariarekin. Ino Askatu" lelopean, kartzelaratzea salatu eta Galparsoro askatzeko eskatu dute. Mankomunitateko juntako kideez gain, elkarretaratzean izan dira Mankomunitateko langileak eta Arrasateko udaletxeko ordezkariak ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak