Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Debagoieneko Mankomunitateak lan eskaintza egin du ibarreko egoitzetan, ospitaletan eta erakundeetan pertsona nagusiak, buruko gaitza edo endekapenezko gaixotasuna duten pertsonen zaintza eta bizitza kalitatea hobetzeko arreta soziosanitarioa eta terapia okupazionaleko lanak egiteko. Prestakuntza eta lana bateratzen ditu programa honek. Ekainean hasi eta urtebeterako eskaintza da. Lehentasuna izango dute Debagoieneko langabeek.
Zer da Enplegu Tailerra?
Prestakuntza eta lana bateratzen duen programa.
Iraupena: 12 hilabete
Hasiera: 2010eko ekainaren 1ean
Lan jarduna: egunean 8 ordu ikasketa eta lana bateratuz (8:00-13:00 eta 14:30-17:30)
Ikasle-langile kopurua: 15
Parte-hartzaileen baldintzak
25 urtetik gorako langabetua.
Ikasketa maila: hasierako hezkuntza, DBH, BUP (ez dira onartuko LH1, LH2,...)
Langabezian eta lan bila aktiboan egotea (Arrasateko INEMen bulegoan inskribatuta)
Lehentasuna: Debagoiena eskualdeko herrien batean erroldatutakoek
Zer eskaintzen du Enplegu Tailerrak?
Lanbide heziketa arreta soziosanitarioan
Formatutako lanbidean praktika eta lan-esperientzia.
Formazio orokorra oinarrizko hezkuntza maila lortzeko, hala badagokie.
Parte-hartzaileari formazioko lan kontratua egiten zaio Enplegu Tailerrak irauten duen bitartean.
Hilero soldata bat jasoko da (949,95€)
Espezialitatea: Arreta Soziosanitarioa
Helburua: parte-hartzaileak prestatzea pertsona nagusiekin edo buru-gaixotasunak dituzten pertsonekin lan egiteko.
Formazio-arloak: Osasun arloan eta arlo sozialean arreta eskaintzeko eta terapia okupazionalaren bidez estimulazio kognitiboa lantzeko gaitasunak.
Lan eremu posibleak: erakunde sozialak, egoitzak, eguneko zentroak eta etxez- etxeko zerbitzuak.