Mankomunitatearen birziklapen kanpainako sariak, jabeen esku

Julen Iriondo 2009ko aza. 3a, 19:07
Gaur jaso dituzte 400 euroko txekeak Mankomunitatearen birziklapen kanpainan zortedun izan diren hiru lagunek. Edukiontzi horiaren erabilera bultzatzeko egin den “Ontziek bizitza luzea dute” izeneko kanpainako lehiaketan 1.500 lagunek hartu dute parte, eta ia %80k eman du erantzun zuzena. Orain dator lanik garrantzitsuena: gehiago birziklatzea.

Cesar Larrea bergararra, Jone Rodriguez antzuolarra eta Esther Castañeira eskoriatzarra dira 400 euroko txekea irabazi dutenak. “Ontziek bizitza luzea dute” kanpainaren lehiaketan hartu dute parte. Edukiontzi horira zer bota daitekeen eta zer ez, han jasotako ontziak zertarako erabiltzen diren, horrelako galderak erantzun dituzte. 1.500 lagunek hartu dute parte lehiaketan, erdiak internetez erdiak galdeketa paperean beteta, ia 1.200ek zuzen erantzun dituzte galdera guztiak, eta zorteak nahi izan du eurenak izatea aukeratutakoak.

Edukiontzi horiaren erabilpen txikiagatik jarri zuen martxan mankomunitateak kanpaina hau. Hara bota beharreko ontzien % 19 baino ez ei dugu botatzen. Lehiaketa ondo joan da, baina benetako arrakasta izango da zenbateko hori igotzea.

Guztion esku dago orain erabilerak gora egitea. Ahalegin bat baino ez du eskatzen, beste edukiontziekin egiten denaren antzerakoa, apur bat handixeagoa agian, baina beste munduko ezer ez.

Birziklapen kanpainaren lehiaketako 400 euroak bailarako denda edo zerbitzuetan gastatu beharko dituzte sarituek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak