Mankomunitatearen bilera: Valora proiektua, INEM eta abere hiltegia izan zituzten berbagai

Txomin Madina Milikua 2007ko ots. 2a, 09:13
Hainbat puntu eta gai izan zituen eguaztenean Mankomunitateak Arrasaten egin zuen bilkurak. Izendapen berriei dagokienez, bi izan ziren. Hemendik aurrera, Debagoienako Industrialdean Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea izango da Mankomunitatearen ordezkaria Andoni Gartziaren partez. Mondragon Unibertsitatean, aldiz, Arritxu Oliden izango da ordezkari, Inazio Lakuntzaren lekua hartuz.

Valora proiektua ere berbagai izan zuten. Europa mailako proiektua da hau, eta Garapen, Euskal herriko garapen agentzia gehienak biltzen dituen elkarteak parte hartzen du bertan. Mankomunitateak, beraz, proiektu honen onurak jaso ahalko ditu.
 
INEMi diru-laguntza eskaria egitea ere adostu zen. Urtero bezala, bi langile eskatuko dira bai mendi eta basoetako bidexkak garbi mantentzeko, baita enpresa ekintza zentroaren mantenu lanetarako. Honetaz gain, aurten beste lanpostu batzuk ere bete nahi dituzte.

Abere hiltegia

Hartutako erabakien artean, abere hiltegiaren inguruan Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmena sinatzea izan zen. Hitzarmen honi esker, 113.325 euro jasoko ditu Mankomunitateak, hainbat lanetarako.
 
Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzan sartzeko lankidetza hitzarmena ezin izan zuten onartu, Elgeta eta Arrasateko udalek oraindik ez dute eta euren udal batzarretan landu.
 
Hurrengo Mankomunitatearen bilkura otsailaren 28an egingo dute, Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak