Herrikoiagoa
Ino Galparsoro Mankomunitateko presidenteak bi arrazoi eman ditu beherakada arrazoitzeko: batetik, krisia aipatu dut, eta bestetik, jaia herri txikietara egokitzeko asmoa. Hau da, aurrerantzean antolatzen diren jaialdiak xumeagoak, apalagoak edo txikiagoak izan beharko dira. Izan ere, orain arte, herri handienetan antolatu dute Mundumira, baina Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzagan ere antolatu nahi dute hurrengo urteetan. Horretarako, jaiaren formatua egokitu egin behar da. Adibidez, herriko elkarteei gonbita egin gura diete Mundumira jaiaren antolaketan parte hartzeko. Herritarragoa-edo egin nahi dute, bertakoen parte hartze handiago eta zuzenagoarekin.
Antzuolan
Asmoa da datorren urteko jaia Antzuolan antoaltzea, baina oraindik guztiz zehaztu barik dago; izan ere, Antzuolako eskolako jolastokia obretan egongo da egun horietan eta hori oztopo izan daiteke Antzuolan antolatzeko Mundumira. Pedro Iturbe alkateak esan digu gaia aztertzen dabiltzala eta datorren asterako hartuko dutela erabakia.
Antzuolan egingo ez balitz Elgetan antolatuko litzateke mundumira.
Euskal Herria aldizkaria
Hau dena da Mankomunitateak nahi duena. Jaiaren antolatzaile Euskal Herria aldizkarikoekin harremanetan jarrita, esan digute, eurek ez dutela ofizialki erabakien berri jaso. Hala ere, ados daudela jarritako baldintza berriekin, eta baita jaia Antzuolan antolatzearekin ere. Ez daude ados, ostera, jaia Elgetan egitearekin.