Mankomunitateak kartoi bilketa zerbitzuaren berri emango du

Mirian Biteri 2010ko mar. 16a, 10:33
Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak kanpaina berria jarri du martxan, eskaintzen duen denda eta lantegietako kartoiaren atez ateko bilketa zerbitzuaren berri emateko, eta, bide batez, horren egutegi, ordutegi eta arauak gogorarazteko. Horretarako, zerbitzuaren erabiltzaile diren komertzio eta lantegi guztietara esandako informazio guztia biltzen duen txartela bidaliko du datozen egunotan.

Horrekin, zerbitzuaren erabiltzaileek egindako informazio eskaera betetzeaz gain, kartoia egun eta ordutegiz kanpo ateratzeak sortzen dituen eragozpenak saihestu nahi direla jakinarazi du Mankomunitateak.

880 tona kartoi

Bidaliko duen txartelean azaltzen du joan den urtean zerbitzu horren bidez bildutako kartoi kopurua lehen aldiz gutxitu zela. Aipatzen du iaz bizitako krisialdi egoerak bilketa horretan eragina izan zuela, zerbitzu horren erabiltzaile askok beraien aktibitatean murrizketak jasan zituztela, eta, bide batez, sortutako kartoi kopuru hondakin kopuruan igarri zela. Dena dela, gaineratzen du 2007koa baino altuagoa izan zela. Iaz 880 tona kartoi birziklatu ziren. 

Egutegiari dagokionez, gogorarazten du Arrasate, Bergara eta Oñatiko herri guneetan, astelehenetik egubakoitzera jasotzen dela; Leintz Gatzagan, martitzenetan eta eguenetan; eta gainontzeko herrietan eta Arrasate, Bergara eta Oñatiko industriguneetan, astelehenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan. Ordutegia 20:00etatik 22:00etara da kasu guztietan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak