Mankomunitateak hiltegiaren inguruko bilera egin du

Arritxu Barruso 2008ko ots. 1a, 18:27
Debagoieneko Mankomunitateak bilera egin du gaur Oñatiko hiltegiaren inguruan. Durangoko Erralde hiltegiko arduradunak euren esperientziaren berri eman dute bileran. ENHE sindikatuko Eneko Karrera ere izan da bertan. Guztiak azpimarratu dute hiltegi txikiak beharrezkoak direla nekazaritzari bultzada bat emateko.

Mankomunitateko hiltegi batzordeak argi dauka hiltegiaren egoera makala eta geldoa dela eta horri buelta emateko lanean jarri behar dutela. Egoeraren azterketa egiten dihardute orain, eta aurrera pausuak emateko adituen iritzia ezagutu nahi izan dute. Eta horixe izan da hain zuzen ere gaurko bileraren helburua, Durangoko Erralde hiltegiaren esperientzia ezagutzea.  Pedro Iturbe hiltegi batzordeko lehendakaria da eta argi dauka ezinbestekoa dela hiltegian dinamika berria sortzea.

Hiltegiaren gestio finkatzea litzateke dinamika hori sortzeko eman beharreko lehenengo pausua. Hiltegiak publikoa izan behar duela, baina, argi daukate.

Lehenengo sektorea sustatu eta bultzada bat emateko hiltegi txikiak beharrezkoak direla uste du Iturbek.

Erralde hiltegiaren esperientzia ezagutu ostean, Pedro Iturbek eskatu die bertara joandako alkate eta zinegotziei entzundakoaren gainean hausnarketa bat egitea. Zer motatako hiltegia nahi duten pentsatzea,  alegia. Zentzu horretan hiltegian sortu nahi duten dinamika hori lortzeko Udaletatik egin daitekeena aztertzeko eskatu die Iturbek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak