Makina-erremintaren alorrean ikerketa zientifiko eta teknologiko bateratua sortzea da helburua. Eta, horrela, elkarlan honen barnean, hiru ikerketa talde osatuko dira, 15 kiderekin. Konikerreko eta Fagorreko kideak eta unibertsitateko irakasle zein ikasleak izango dira partaideak.
Bi arlotan egingo dira ikerketak. Helburuak izango dira material mekanikoen nekea txikitzeko diseinuzko irtenbideak bilatzea eta txapa metalikoen itxuragabetze plastikoen inguruan ezagutza garatzea. Horrela, txapak izango duen jarrera aurreikusi eta modelatu ahal izateko.
Nabarmendu dute etorkizuneko ikertzaileak gaitzeko, trebatzeko eta berrikuntzarako dinamika sortzeko giltzarria izango dela akordio hau. Bestalde, hitzarmen hau ikerketa eta garapenaren aldeko apustua dela ere gaineratu dute.