Herrika, Eskoriatzak du langabezia tasarik altuena (% 12,75) eta Arrasate eta Aretxabaleta daude zerrendan hurrena. Elgeta da egoerarik onenean dagoen herria eta langabezia tasa % 8 azpitik duen ibarreko herri bakarra.
| LANGABEZIA TASA |
2009ko maiatza |
|---|---|
| Antzuola | 84 (%9,23) |
| Aretxabaleta | 358 (%11,09) |
| Arrasate | 1.423 (%12,30) |
| Bergara | 697 (%9,71) |
| Elgeta | 38 (%7,72) |
| Eskoriatza | 265 (%12,75) |
| Leintz-Gatzaga | 11 (%8,27) |
| Oñati | 482 (%8,92) |
| Debagoiena | 3.358 (%10,84) |
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, eta maiatzeko datuekin alderatuta, ekainean langabezia jaitsi egin zen Bizkaian eta Gipuzkoan; aldiz, igo egin zen Araban.
Nolanahi ere, iazko ekaineko datuekin alderatuz gero, langabeziak behera egin du Hego Euskal Herri osoan.