Maiatzean langabeziak behera egin du

Txomin Madina Milikua 2010ko eka. 2a, 14:27
Bigarren hilabetez jarraian, behera egin zuen maiatzean langabeziak Debagoienean. Hilabete bukaera 3.060 langabe zeuden gurean, 2008ko abenduaz geroztik izan den daturik onena.

Apirileko datuekin alderatuz, 192 pertsona gutxiago zeuden maiatza amaieran langabezian. Aipatzekoa da Elgetan izan ezik, gainerako herri guztietan egin duela behera langabeziak.

Elgetan, pertsona bat gehiago zegoen lanik barik; zehaztu behar da, hori bai, Elgeta bera dela langabezia tasa baxuena duena herria, %5 inguru. Tasarik altuena Arrasaten dute, %11 inguru. Debagoienean, %10ren bueltan geratu da langabezia tasa. Debagoienean ez ezik, Hego Euskal Herri osoan egin du behera langabeziak. Hala, 5328 lagun gutxiago zeuden hila bukatzerakoan. Dena den, aipatzekoa da lau lurraldeetan aurreko urteko maiatzarekin alderatuz, aurtengo datuak txarragoak direla; ez hala Debagoienean: gurean hobera egin du-eta urtebetean.

Langabezia Debagoienean - 2010eko maiatza

Iturria: www.sepe.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak