Maiatzaren Lehena: aldaketa eskatuko dute sindikatuek. BIDEOA

Asier Alkorta 2009ko api. 30a, 19:00
Aurtengo Lanaren Egunak esanahi berezia du, krisiaren eraginez; hala uste dute bailarako sindikatuek. Denen deialdietan, krisiari erantzun beharra azpimarratzen dute; gehienek aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoak eskatzen dituzte. Bat datoz esaten mundu-mailako krisia patronalen eta banketxeen errua dela, eta administrazioei permisibitatea leporatzen diete. Hori dela eta, maiatzaren 21ean greba deitu duten sindikatuek (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru dira) "berotze" borroka egun gisa ikusten dute maiatzaren 1ekoa.

Deialdi gehienak Debagoienetik kanporako dira; bakarrik talde batek –ESK, STEE-EILAS, Komite Internazionalistak, Ahots Kooperatibista, eta Arrasate eta Bergarako Gazte Batzarrak– egingo ditu ekintzok Debagoienean.

Batearen zein bestearen deialdiarekin bat egin, maiatzaren 1a ospatu zein ez, krisiaren errealitatea, Euskal Herriko bailararik aberatsenetakoa izan den honetan, datuek erakusten dute: hala, martxoa 11,19ko langabezia tasarekin bukatu dugu (3.469 langabe), 2008ko martxoan 6,32koa (1.959 langabe) zenean. Gainera, abenduaz geroztik, 25 eta 44 urte arteko lanik gabeko gizonezkoak adin tarte horretako emakumezkoak baino gehiago dira: 955 eta 906, hurrenez hurren, otsaileko datuen arabera. Hori bat dator enplegu-suntsipena handien izan den sektoreekin: industria (1.669 langabe otsailean) eta zerbitzuak (1.414).

Kontratuak Debagoienean


Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak
2008  urtarrila
4 298 99 1.300
           otsaila 1 410 119 1.236
         martxoa 0 173 65 1.020
            apirila 0 245 124 1.205
         maiatza 4 324 102 1.193
           ekaina 4 318 72 1.296
           uztaila 5 456 114 1.336
         abuztua 1 389 103 928
              iraila 3 268 136 1.367
              urria 5 331 127 1.364
           azaroa 1 190 76 954
        abendua 3 180 85 928
2009  urtarrila
0 118 109 771
           otsaila 1 115 119 643
Iturria: Debagoieneko Mankomunitatea

Langabezia

Langabeak Debagoienean

Herrika


2008 martxoa
2009 martxoa
Antzuola 52 (%5,71)
97 (%10,66)
Aretxabaleta 242 (%7,50)
368 (%11,40)
Arrasate 808 (%6,98)
1.500 (%12,96)
Bergara 450 (%6,27)
707 (%9,85)
Elgeta 17 (%3,46)
47 (%9,55)
Eskoriatza 148 (%7,12)
267 (%12,84)
Leintz Gatzaga
6 (%4,51)
14 (%10,53)
Oñati 236 (%4,37)
469 (%8,68)
GUZTIRA 1.959 (%6,32)
3.469 (%11,19)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak