Maiatzaren 26tik ez dute Nortasun Agiririk egingo Eibarren

Mireia Bikuña 2010eko martxoaren 30a

Hortaz, data horretatik aurrera Nortasun Agiria berritu edo lehen aldiz egin behar dutenek Donostiako (902 24 73 64) edo Gasteizeko (945 20 95 47) bulegoetan hartu beharko dute txanda. Bulego horietan hamar minututan egiten dituzte.

Maiatzaren 26tik aurrera ez dituzte Nortasun Agiriak egingo edo berrituko Eibarko bulegoan. Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkariordetzak kaleratu duen oharrean diote ez dutela zerbitzu gehiago emango Eibarren "muga teknikoak" dituztelako. Horren harira diote, Nortasun Agiri elektronikoak egiteko "makina handiak" behar dituztela, eta Eibarko egoitzan "ez dugu tokirik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak