Mahats ona eta asko jaso dute Debagoieneko txakolin egileek

Leire Kortabarria 2009ko urriaren 15a

Joan diren bi aste bukaeretan jaso dute mahatsa Debagoieneko eta inguruko txakolin ekoizleek. Pozik daude emaitzarekin: mahats "ona, sanoa", eta "heldutasun puntu onekoa" dela esaten dute. Horrez gain, edo horrekin batera, mahats asko jaso dute. Iazko uzta oso txarra izan zuten, txingorrak hondatu zuen-eta mahatsa; horren ordain antzekoa da aurtengo emaitza ona.

Debagoienean, hiru ekoizlek egiten dute txakolina gero komerzializatzeko: Arrasateko Kataide eta Otxia, eta Oñatiko Upain. Horrez gain, maila apalago baten, etxerako egiten duten hainbat baserritar badaude ibarrean.

Aurtengo berritasuna da lehenengo aldiz Getariako Txakolina jatorri-izendapenarekin salduko dutela ardoa Debagoieneko ekoizleek. Merkaturatzen denean, etiketan norberaren izena eta Gipuzkoako Txakolina izena agertuko da. Euren esanetan, izendapen hori lagungarria da eta pozik daude izendapena lortu izanaz; borroka luze baten ondoren, 2007an lortu zuten Debagoieneko ekoizleek Gipuzkoako Txakolina izenpean onar zitzaten.

Gai horren gaineko erreportaje zabala aurkituko duzue Goienkarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak