Luzapenean egindako golek erabakitako jardunaldia

Xabier Urtzelai 2008ko aza. 2a, 21:37
Mondrak, Aloñak eta Aretxabaletak etxean jokatu dute asteburuan. Mondrak 0-1 galdu zuen zapatuan, paradoxikoki, aurten jokatutako norgehiagoka txukunenean. Aretxabaletari dagokionez, Espinosak 92. minutuan egin du gaur, domeka, garaipenaren gola (1-0), eta Aloñak, berriz, 94. minutuan jaso du berdinketaren gola. Partiduen laburpenak, sailkapena eta gainontzeko emaitzak, barruan.

Partidua galdu izan balute moduan erretiratu dira zale oñatiarrak  etxera. Izan ere, bigarren zatian 1-0ekoa egin eta gero (Unai Arregi) Vasconiak luzapenean egin du berdinketaren gola, 94. minutuan zorrotzagoak izateko. Eta egoera gehiago aldrebesteko, Vasconiak 10 jokalarirekin lortu du emaitza berdintzea.

Aretxabaletari dagokionez, Hiru puntu balio izan zituen gola egin zuen Espinosak, luzapeneko 92. minutuan –epaileak 97. minutura arte itxaron zuen norgehiagokaren amaiera adierazteko–. Eta, urrezko gol horrek balio handiko puntuak ematearekin batera, ekarpen gehiago egin zizkion Aretxabaletako taldeari: batetik, etxean jokatutako aurreko hiru partiduetan UDAk ez zuen irabazi, eta bolada txar hori eten zuten; bestetik, Arenazak onartu moduan, garaipen horrek balio izan du jakiteko UDAk aurten ze helburugatik egin behar duen lan: "Orain sailkapeneko lehenengo postuetan gaude, eta Tolosak galduta estutu egin da dena. Lehenengo bost postu horietan egoteko borrokatu behar gara".

Mondrari dagokionez, norgehiagoka bat galtzeko moduak eta moduak daude, eta zapatuko partidua amaitzerakoan, markagailuak 0-1 erakusten zuela Mojategiko zaleek txaloka agurtu zuten Mondra. Detaile esanguratsua da hori, izan ere, Mondrak markagailuak islatzen ez duen partidua egin zuen Real Unionen kontra. "Galdu arren, orain arteko partidu onena jokatu dugula esango nuke. Gainera, asko eskertzen ditugu txalo horiek", adierazi zuen Andoni Azkargortak.

Horrela geratzen da sailkapena:

Sailkapena
                    Puntuak    JP
1. Tolosa                 18    8
2. Hondarribia         16    8
3. Pasajes               16    8
4. Real Union           15    8
5. Aretxabaleta        14    8
6. Idiazabal             14    8
7. Trintxerpe            13    8
8. Hernani               12    8
9. Zumaiako            12    8
10. Aloña Mendi       11    8
11. Berio                 11    8
12. Ondarroako Aur.   9    8
13. Mondra                8    8
14. Euskalduna          8    8
15. Astig. Mundarro    6    8
16. EHU Vasconia       5    8
17. Anaitasuna          4    8
18. Amaikak Bat        3    8

 

Bestelako emaitzak:

Lehenengo erregionala
Antzuola-BTLS    5-1
Lagun Onak-Aretxabaleta    2-2
Anaitasuna-Mondra    0-1
Bergara-Ilintxa    2-1

Bigarren erregionala
Ikasberri-Bergara    2-3

Gazte mailako euskal liga
San Ignacio-Bergara    1-4
Abetxuko-Aretxabaleta    1-3

Ohorezko gazteak
Ondarroako Aurrera-Aloña Mendi    1-1

Lehenengo mailako gazteak
Soraluze-Aretx.Arizmendi B    2-4
Mondra-Elgoibar    0-3
Bergara-Ilintxa    1-4

Ohorezko kadeteak
Beasain-Arrasate    1-0
Aloña Mendi-Urola    3-0
Aretx.Arizmendi-Ordizia    2-2

Lehenengo mailako kadeteak
Aloña Mendi-Bergara    6-3
Arizmendi-Urki    0-7

Ohorezko infantilak
Tolosa-Bergara    6-0

Emakumezkoen liga
Eibartarrak Eibar-Aloña Mendi    3-0
Arizmendi-ArizmendiB    0-1

Emakumezkoen f-8
Ordizia-Aloña Mendi    0-4

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak