Lurraldebuseko bidaia bakoitza %1,87 garestiago, urtarrilaren 1etik

Goiatz Arana Begiristain 2010ko urt. 4a, 15:31
Urte berriaren etorrerarekin, ohikoa izaten da prezioak igotzea eta, krisiak krisi, 2010aren hasierarekin ere bada gora egin duenik. Horixe da, esaterako, autobus-txartelen kasua. Lurraldebuseko linea ezberdinetako bidaia bakoitzak joan den urtean baino %1,87 gehiago balio du, urtarrilaren 1etik.

Hiriburuetarako bidaiei dagokienez, igoerarekin, Arrasatetik edo Bergaratik Gasteizera joateko 3,75 euro ordaindu beharko dira; Bilbora joateko, 5,90 euro; eta Donostiara joateko 7,50.

Herri arteko joan-etorriei dagokienez, berriz, 1,35 euro kostako dira Debagoiena barruan; aldiz, 1,90 euro ordaindu beharko dira Soraluze, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Abadiño, Durango, Zumarraga eta Legazpira joateko.

Baina den-dena ez da igoko: Eibar-Iruña lineak ez du igoerarik izango, ezta nazioartekoek ere.

Txartelen salneurriak 2010

AP-1 eta AP-8an, igoerarik ez

Eta 2010ean 2009an moduan kostako da baita ere autobidea hartzea. Bidegiko Administrazio Kontseiluak 2009ko tarifei eta deskontu programei eustea erabaki du. Hori horrela, Gipuzkoako autobideetako ordainsariak  –AP-8 eta AP-1ekoak–  joan den urteko maiatzean onartutakoak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak