Luis Mari Apraitz: "Biribilgunea soilik falta da Olandixoko obrak bukatzeko"

Leire Kortabarria 2010ko eka. 24a, 18:22
Luis Mari Apraitz (Murueta, Bizkaia, 1946) Arrasaten zinegotzia da (EAJ), eta Bide Azpiegituretako Saileko Errepide zuzendaria. Haren esanetan, uztail erdialde edo bukaeran inauguratu ahal izango da Olandixoko saihesbidea, eta uztail erdialde edo bukaera aldean inauguratzeko asmoa dute. Horiek eta esandako gehiago irakurri ahal izango dituzue biharko Goienkarian.

Biharko Goienkariak elkarrizketa zabala dakar Errepide zuzendari Luis Mari Apraitzekin. Hona hemen aurrerapen bat:

Noiz inauguratuko da Olandixoko saihesbidea?
Uztaileko lehen astean inauguratu gura genuen, baina eraikuntzaren grebak eragina izan du gure asmoetan, eta gertatzen den arabera, uztail erdialde edo bukaerara atzeratuko du inaugurazioa. 

Grebak eragin handia izan du, oso bizkor zihoazelako lanak, eta astean hiru egunean eteteak hori apurtu du. 

Zelan joan dira lanak?
Normal; Mugarrietako biribilgunea hobetzeko lanak ere, obra handiagoa eta aurrekontua handitzea zekarten arren, obren plangintzan sartu dira. Gero, biribilgune horren ondoan, mendiaren magala asko mugitu zen, eta horrek behartu gaitu hura osatzeko gehiago hondeatzera eta euste-horma osagarriak egitera. Gorabehera hori ere ondo konpondu zen. Obra oso zorrotz egin dela eta emaitzak, orain arte, oso pozgarriak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak