Loreti Elortza: "Pena izan da Glaziarretako Patruila lasterketa ez amaitzea"

Maider Arregi 2008ko api. 20a, 15:51
Leire Ezpeleta, Isa Casadok eta Loreti Elortzak Glaziarretako Patruila lasterketa ezin izan dute amaitu. 3.200 metro egin ostean, azken kontrola ez dute pasa 5 minutugatik. Loreti Elortzak esan digunez, ez dira ohartu azken kontrola zegoela eta pena hartu dutela. Izan ere, euren burua oso ondo ikusi dute igoeran eta proba osoa egiteko gai ziren.

Nahaste horrek ordea probatik kanpo utzi ditu hiru debagoiendarrak. Elortzak gaineratu du hotz ikaragarria egin duela, -25 eta -35 gradu bitartean, hain zuzen ere. Gaineratu digu elurra gelditu gabe egin duela eta haizeak gogor jo duela. Ondorioz, proba suspendituko ote zutenaren beldur ere izan direla. Partehartzaile askok eguraldi txarragatik lasterketa utzi  dutela ere kontatu digu Elortzak.


Bestalde esperientzia ona eta polita izan dela azaldu dio Loreti Elortzak Asteleheneko Goienkariari. Esan ere, nesketan irabazleak suitzarrak izan dira. Errekor berria egin dute gainera: 7 ordu eta 54 minutu behar izan dute; hain zuzen ere, aurreko errekorra baino 20 minutu gutxiago.
Aipatu, mutiletan, Aitor Otxoa, Iban Letamendi eta Fernando Monasterio oñatiar hirukoteak 11 ordu eta 15 minututan egin dutela lasterketa guztia. Mutilak lortutako emaitzarekin gustura azaldu direla esan digu Elortzak. Gorka Galdos oñatiarrak ere proba 13 orduko denborarekin amaitu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak