Loiola eta Arantzazu arteko ibilaldia egingo dute maiatzaren 22an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko apirilaren 29a

GR-120 mendi martxa egingo dute maiatzaren 22an, Mundumira jaialdiaren barruan. Ibilaldia 'Hiru tenpluen ibilbidea: Loiolatik Arantzazura' izango da. Hala, Ignaziotar lurraldean dauden hiru tenpluak ikusteko aukera izango dute: Loiola, Antigua eta Arantzazu. Aloña Mendi mendi taldeak antolatutako ibilaldia izango da. Esan behar da 45 kilometroko ibilbidea dela. Informazio jasotzeko edo izena emateko deitu 902 181 471 telefonora edo idatzi turismo@debagoiena.net helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak