Llamazaresek mozioa babesteko exijitu die EB-ko zinegotziei

Arritxu Barruso 2008ko api. 18a, 14:02
Gaspar Llamazares, Izquierda Unidako idazkari nagusiak, Arrasateko zentsura mozioaren alde egiteko exijitu die Ezker Batuko zinegotziei. Hala egin ezean, "politikoki" alderditik kanpo utziko dituztela ohartarazi die.

Arrasateko Ezker Batua-Zutik taldeak mozioaren aurka bozkatzeko erabakia hartu izana "akats oso larria" dela uste du Llamazaresek, eta IUk eta EBk indarkeria gaitzesten ez duten alderdien aurkako neurriak babestu egingo dituztela ziurtatu du.

IUko diputatuaren ustez, "ezin da alkate izan bere udalerriko herritar batez errukitzeko eta udaleko kide bati elkartasuna adierazteko gai ez dena". Llamazaresek adierazi du Ino Galparsorok ezin duela alkatetzan jarraitu "arrazoi etiko eta politikoak" tarteko.

EBko zinegotziek iritzia aldatzen ez badute, "politikoki" alderditik kanpo utziko dituztela ohartarazi die. Dena dela, aitortu du estatutuek ez dituztela aurreikusten "zuzenean kanporatzeko" neurriak.

Arrasateko zinegotzi Ander Rodriguezekin harremanetan jarrita, ez du gai horren inguruko adierazpenik egin gura izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak