Ligan bigarren dagoen Portugalete geratzea da kategoriari eusteko lehen pausoa

Xabier Urtzelai 2010eko apirilaren 23a

Aretxabaletak puntu batera dauden Lagun Onak edo Eibar aurreratzeko beharra du; hiru jardunaldi dituzte horretarako.

Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan Aretxabaletak (38) Lagun Onak (39) eta Eibar B (39) ditu kategoriari eusteko kontrario zuzen; zaila izango da Leioa (41) borroka horretan sartzea. Aretxabaletaren atzetik bi talde daude –Salvatierra eta Retuerto Sport– dagoeneko ezer egiterik ez dutenak, eta Gordobilen mutilek jaitsiera postuetan egon bai, baina oraindik ez dute trena galdu; azken geltokiraino ez dago amore ematerik.
Domekan ez dute kontrario apalena izango, bigarren dagoen Portugalete, baina dagoeneko horrek ere bost axola du. Bost axola du Aretxabaletak dagoeneko ez duelako buruaz jokatzerik, ez duelako inporta zenbat dauden min hartuta, edo zigortuta. Irteten direnak irteten direla, garaipenak bakarrik balio du, eta ez horrenbeste lortzeko bideak. Ezta kontrario zuzenek egingo dutenak ere, Aretxabaleta delako atzetik datorrena.

Mondrak mojategin bihar

Joan den astean Trintxerpen lortutako hiru puntuek ematen duten aldarte ona aprobetxatuta hartuko du zapatuan Mondrak sailkapenean azken lekuan dagoen Euskalduna. Bergarak eta Aloñak kanpoan jokatuko dute: Bergarak laugarren dagoen Tolosaren zelaian eta Aloñak, Hondarribian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak