Ligako lehenengo derbiko hiru puntuak Oñatira joan dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko ira. 16a, 22:51
Derbiak galtzea mingarria bada; mingarriagoa da etxean 2-4 galtzea. Hori da atzo UDAri gertatu zitzaiona. Preferente mailako lehenengo derbian, oñatiarrak nagusitu ziren aretxabaletarren aurka

Partidua hasi baino lehenago, omenaldia egin zioten UDAkoek  Joseba Gonzalez jokalari izandakoari eta Bixente Etxeandiak ohorezko sakea egin zuen; hala, zelai berria inaguratuta geratu zen.
Omenaldiaren ondoren, partidua hasi zuten. Lehenengo gola, lehenengo minutuan egin zuen Aloñak; Roberto Idigorasek, hain zuzen. Bigarrena minutu gutxira etorri zen; zelai erditik baloia eskumako hegalera zabaldu eta Robertok erdiratutako baloia Xabi Caminok errematatu zuen.  Hirugarrena Asier Ugartek egin zuen eta laugarrena, Elgarresta atezainaren hutsaren ondoren, Caminok sartu zuen. Atzokoa ez zen UDAko atezainaren eguna izan.
Aldagelatik bueltan, UDAko jokalariak indartsu atera ziren; hala, bi gol egin zituzten, Aritz eta Iban Espinosak. Baina ezer gutxirako balio izan zuten. UDAkoek markagailua txukundu bazuten ere, ez zuten irudi ona eman etxekoen aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak