Liga autonomikora igotzeko lehia gogorra izango da

Jasone Zabala 2009ko maiatzaren 14a

Xabi Igartuak zuzentzen duen senior mailako saskibaloi taldeak hirugarren tokian amaitu du lehen maila probintzialeko liga erregularra, eta, orain, Liga Autonomikora igotzeko lauko finala jokatu du asteburuan zehar Ordiziako Majori kiroldegian. Aloña Mendik Ordiziaren aurka jokatuko du zapatuan, 18:00etan.

Aurkari zaila izango du Aloñak finalerdian, etxeko taldearen aurka jokatuko duelako. Xabi Igartua entrenatzailearen ustez: "Partidua zaila izango da, baina joko aldetik momentu onean heltzen gara eta irabazi egin dezakegula uste dut".

Finala domekan

Finala, berriz, domeka goizean jokatuko da. Bigarren finalerdia Beiztinberri eta La Salle taldeek jokatuko dute. Aloña Mendiko saskibaloi saileko zuzendaritzak dei egin die zaleei Ordiziara taldea animatzera joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak