Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro desatseginarekin jarraituko dugu ondorengo orduetan: zerua oso hodeitsu egongo da, tenperatura jaitsi egingo da eta zaparradak botako ditu. Gainera, noizbehinka, ekaitzak jo eta txingorra botako du. Elur-maila 500 m inguruan kokatuko da; barnealdean, beherago. Ipar-mendebaldeko haizea gogor ibiliko da.
Bihartik, hobera
Bihar, egubakoitza, giro bustiarekin jarraituko dugu, baina tenperaturak gora egingo du. Elurra 600 metrotik gora botako du goizean goiz; 1.000 metrotik gora, egunak aurrera egin ahala.