Gauean elurra egin du eta orain ere hala ari du zenbait lekutan. Ibarrean, Leintz Gatzagan dago arazo nagusia; itxita dago mendatea ibilgailu guztiendako. Gainontzeko mendateetan kontuz gidatu behar da. Eguraldi iragarpenaren arabera, egun osoan zehar zaparradak botako ditu, noizbehinka trumoitsuak. Elurra egingo du 200-300 metrotik gora.
Mendateen egoera (12:37)
- Arlaban: zabalik, kontuz.
- Deskarga: zabalik, kontuz.
- Elgeta: zabalik, kontuz.
- Kanpanzar: zabalik, kontuz, Arrasatetik. Epeletik itxita
- Kurtzeta: zabalik, kontuz.
- Leintz Gatzaga: itxita kamioi eta artikulatuendako; autoek kateak behar dituzte.
- Udana: zabalik, kontuz.
Joxe Landaren eguraldi iragarpena
powered by ODEO