Bergarako Ertzaintzak jakinarazi digunez, autobusa errepide erdian gurutzatuta geratu da, bidea erabat itxiz. Horrez gain, Ertzaintzak azaldu digunez, ibarrean hainbat autok errepidetik irten dira azken orduetan, hala nola, Leintz Gatzagan.
Errepideen egoerari dagokionez, Leintz Gatzaga eta Kurtzetako mendateak izan ezik, gainontzeko guztiak zabalik daudela esan digu. Hala ere, Elosuan kateak behar direla gaineratu digu.