Biztanleko zorrik handiena duena da Elgetako udala (1.149 euro/biztanleko). Ondoren datoz Bergara (697,14), Eskoriatza (672,32), Arrasate (345,32), Oñati (334,32), Antzuola (262,47), Aramaio (30,22) eta Aretxabaleta (6,92). Atzo, eguaztena, kaleratu zituen Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak datuok. Espainiako Bankuak emandako datuak dira, udalek finantza erakundeekin dituzten zorrak kontuan hartuta.
Finantza kredituak, errenta finkoko baloreak eta hirugarren bati transferitutako mailegu edo kredituak hartu dira kontuan.
Herria |
Zorra 2008-12-31n (euro)
|
Biztanleak |
Zorra biztanleko (euro)
|
Antzuola |
563.000
|
2.145 |
262,47
|
Aramaio |
45.000 |
1.489 |
30,22 |
Aretxabaleta |
46.000
|
6.646 |
6,92 |
Arrasate |
7.588.000 |
21.974 |
345,32 |
Bergara |
10.280.000 |
14.746 |
697,14 |
Elgeta |
1.207.000 |
1.050 |
1.149,52 |
Eskoriatza |
2.737.000 |
4.071 |
672,32 |
Leintz Gatzaga
|
0 |
263 |
0 |
Oñati |
3.616.000
|
10.816 |
334,32 |
Iturria: Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioa.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.